martes, 28 de octubre de 2008

Goenkale



Goenkale arrakasta handiko telesail euskalduna da. XV. denboraldia hasi da iraila honetan, eta Espainiako telesailik zaharrena da. Askok Goenkale beraien bizitza osoan zehar ikusi dute, eta ez da harritzekoa, hamabost urtetan zehar Arralde herriko pertsonaien bizitzak eta tramak ikusi ahal izan ditugu eta.


Hasieran zeuden pertsonai asko gaur egun ez daude telesailean, baina hainbeste urte pasatu direnez, pertsonaia berri asko ikusi ahal izan ditugu aktore desberdin askok bizitza emanez pertsonaia hauei. Askok diote hasieran zen Goenkale hura berreskuratu behar dela, orduan hurbiltasun gehiago eta istorio errealagoak ikusten zirelako eta momentu hauetan Goenkalen intrigaz beteriko istorioak ikus daitezke. Dena den, gaur egun Goenkalen intriga nagusitzen den arren, sentimentuak garrantzi handia dute telesailean eta pertsonaiek momentu gogor asko bizi behar izaten dituzte. Amodioak ere beti izan du toki garrantzitsua, eta Goenkalen amodioa beti agertzen da ustekabean.


Goenkale ezaguna da euskaldun guztien artean, telesail honek izugarrizko arrakasta baitu nahiz eta urte mordoa egon telebistan. Gainera, aktore ugari pasa dira bertatik eta orain dela urte asko Goenkalen zeuden aktore batzuk gaur egun telebista eta zinearen munduan garrantzizko aktoreak bihurtu dira.

No hay comentarios: