1. Youtube- www.youtube.com
Helbide hau jarri dut lehenengo nire aukeretan, hemendik edozein gairi buruzko ikusentzunezko materiala lortu daitekeelako eta beti izan ohi da baliogarria. Bideo interesgarriak, musika,... edozein gauza ikus daiteke bertan.
2. Google- www.google.com
Bigarren jarri dut hau askotan jotzen dudalako webgune honetara. Edozein gairi buruzko informazioa bila daiteke, eta baita argazkiak ere.
3. Wikipedia- www.wikipedia.org
Webgune honetan informazio asko dago eskuragarri. Esatekoa da ere beti ez dela fidagarria hemen lortzen den informazioa, baina edozerren berri jakin nahi duzula eta, bertan behintzat horren berri izaten da, informazioa oso sakona ez den arren.
4. Blogspot- www.blogger.com
Bertatik blog askotara sartzea dago. Mundu osoko jendearen blogetara sartzea dago helbide honetatik, eta horrela, bideo, musika,... ugari lor daiteke izugarrizko aniztasunarekin.
5. Cinetube- www.cinetube.es
Hemendik gauza asko lor daitezke: pelikulak, dokumentalak, telesailak, kirolak, musika...
Oso baliogarria iruditzen zait webgune hau denetik lortu daitekeelako bertatik.
6. Musica- www.musica.com
Webgune honetara asko jotzen dut bertatik denetako musika lor daitekeelako. Gaur egungo edozein kantaren bideoklipa ikusi daiteke, eta baita kantaren letra ere.
7. Videoblog- www.videoblog.com
Helbide hau ere oso gustuko dut, arlo askoko bideo ugari baitaude. Musika, bideojokuak, kirolak, pelikulen thrillerrak, umorezko bideoak,... Gai guztietako bideoak lor daitezke bertatik.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario